2014(e)ko abenduaren 26(a), ostirala

Tratu txarrak pairatzen dituzten haurrak

Haur batek tratu txarrak pairatzen dituenean esango diogu zaindu behar duten pertsonek edo eta erakundeek bortizkeria fisikoa, psikikoa edo sexuala ondoriotzat dituzten portaera anomaloak dauzkatenean haurrarekiko edo eta zaintzen ez dutenean nahiz heltze eta garapen-prozesu egokia izateko adinako arreta egiten diotenean.

Haurrekiko tratu txarrak mota desberdinetakoak izan daitezke: zigor fisikoak, sexu abusuak, autoestima ezabatzea, neurri gabeko exijentziak etab. Orokorrean haurraren garapen pertsonalean eragina dute. 

Tratu txarrek iturburu anitz dituzte: gurasoek ere txikitan horiek pairatu izana, gizarte eta ekonomi aldetiko eragozpen larriak, geihegizko exijentziak dituzten kulturatik eratortzea, burutiko nahasteak izatea edota, familian bortizkeria arazoak bizi izana.

Haurrei tratu txarrak ematea ez dago lotuta soilik pobrezia eta bazterkeriarekin; aitzitik, kultur eta gizarte-maila orotako haurrek paira ditzakete tratu txarrak, ezaugarri berezi ugariak baitituzte. Pairatzen dituzten haurrentzat, zinezko sufrimendu psikologikoak izan ohi dira tratu txarrak, eta sarritan, laguntza terapeutikoa eskatzen duten nahaste afektiboak edo eta sintomatologia psikiatrikoak eragiten dituzte.

Horrelako arazoak estamentu desberdinen laguntzaz konpondu behar dira, gizarte eta ekonomi alorreko neurri desberdinen menpe baitago konponbidea: etxebizitzaren baldintzak aldatu behar dira, familiako kideren bati edo gehiagori laguntza espezializatua eman, orientatzeko asmoz etab.

Hartu beharreko neurri horien artean, eskolak eginkizun benetan garrantsitzua du, tratu txarrak antzematen, bukatzeko behar diren mekanismo guztiak abiarazten eta baita pairatzen dituzten haurrei euren barne mundu berriz eraikitzen laguntzen ere.

Sintomak


  • Mesfidati agertzen da besteen aurreaneta ez du besteekin askorik hitz egiten. 
  • Begiko alde batetik begiratzen du, susmagarri moduan.
  • Ez du kontaktu fisikoa gustoko eta ez ditu musuak eta horrelakoak gustoko.
  • Inseguritatea izan daiteke bere ezaugarrietako bat edo alderantziz, gauza txikienagaitik ere jotzen du.
  • Barretik negarrera oso azkar igarotzen da edo eta sentimenduak aldatzen ditu momentu batean.
  • Tratu txarrak pairatzen dituzten haurrek ez dute ikasteko grinarik.
  • Eskua altxatzeko edo zeozer hartzeko mugimendua egiten dugunean, beldurtuta bezala, erreflexu bat du, joko diotela pentsatzen duelako.
  • Moratoiak izan ditzake eta familia edo danadalako pertsona hori, zauriak edo jauziak direla esango du.

Zer atsegin zaie?

Printzipioz, adin bereko gainerako haurrei atsegin zaizkien iharduera berberak dituzte gogoko. Helduek emandako afektu, interes eta laguntzari erantzun guztiz positiboa ematen diete. Ongi erantzuten diote, halaber, kideen bitartez bultzatutako gizarte eta ezagutza alorreko estimulazioari. 


Zer nolako eragozpenak dituzte?

Ingurunea edonolakoa izanik ere, ez dute inolako babesik horrelako egoeren aurrean eta laguntza behar dute egoera horiek aldatzeko edo bertatik irtetzeko. Tratu txarrak pairatzen dituzten haurrek ezagutza alorreko atzerapenak edo eta atzerapen intelektualak izaten dituzte tratu txarren eraginez eta baita familia giro kutsatuaren eta estimulazio-ezaren eraginez ere.

Eragozpenak dituzte, aldi berean, gizarte-ezagutzen alorreanEnpatia txikia dute, emozioak antzeman eta azaltzeko eragozpenak dituzte, pertsonak gehiegi inguratzeak beldurra ematen die, etab. 

Arazo horiek guztiek iturburu bakarra dute, hots, zaintza-ereduak gogorrak izan direla haurrarekiko eta besteekiko. Besteekin harremanetan hasteko gizarte-trebetasunak ez
dira batere egokiak; jokabide agresiboak edo inhibituegiak izaten dituzte eragozpen soziokognitiboen ondorioz.

Nahaste depresiboen sintomak dituzte: tristura, autoestima eskasa, babes-falta, inhibizioa, ikaskuntzarekiko apatia, hiperaktibotasuna, arreta-eragozpenak, etab.





Nola lagundu diezaiekegu?

Haur guztiak biltzen dituen eremua da eskola; hori dela eta, haurrengan babes-falta edo tratu txarrak pairatzen dituzten seinaleak goiz antzemateko eta egoera horiei aurrea
hartzeko ekimenak abiarazteko leku aproposena ere bada.Tratu txarrak edo eta abandonu-egoerak goiz somatuz, eta eskolako programen bidez konpontzen saiatuz, horrela bizi
diren haurren zuzperketa afektibo eta emozionala eregiteko asmoz.

Haurren jarrerak, jokabideak, afektibotasuna eta gizarteratzea behatuz, tratu txarrak edo eta abandonua pairatzeko arriskutan daudela erakusten duten seinaleak ote dauden ikusteko.

Gure zonako osasun, gizarte eta hezkuntza-zerbitzuekin koordinatuta egon behar dugu.
Tratu txarren seinaleak daudenean, Ikastetxeko zuzendaritzari edo eta Eskola-Kontseiluari horren berri emanez. Nolanahiko ekintzak burutu arren, beti kontuan izan behar dugu haurrak eta bere familiak pribatutasunerako eskubidea dutela. Eskola-ingurunean sartzen lagundu behar diegu.

Tratu txarrak eta teknologia

Gaur egun, tratu txarrak asko eztabaidatu diren gaia da, batez ere haurren kasuan. Haurrek haien gurasoengandik tratu txarrak jasotzen dituztenean, hoiek haien bizitza oso baldintzatuko dute. Horretarako, gaur egun teknologia pil pilean dagoenez, kanpaina desberdinak egin ditzakegu horren bidez. Aintzina, teknologiaren behar ez zegoenez eta ez zenez gaur egun existitzen den erdia existitzen, ezin ziren horrelakoak egin eta agian arazo handi hau isilean eroaten zen.

Geroz eta kanpaina gehiago egiten dira tratu txarrak pairatzen duten haur eta nagusientzat. Pertsonen pentsamendu kontzientzatzailera ailegatu nahian gabiltza.

Hona hemen zenbait adibide:






Mugimendu ezintasuna

Ume batek mugimendu ezintasuna duela esan dezakegu, bere gorputzeko goiko edo beheko zatiek ez dutenean behar bezala garatzen lortzen. Nerbio sisteman lesio bat sufritzen duten haurrek pairatzen dute ezintasun hau. Beraz, haur hauek, ez dute objektuak manipulatzeko gaitasun berbera beste gauza batzuen artean.

Mugimendu-ezintasunaren iturburu nagusia, nahaste konplexu ugari sortzen duten mota askotako disfuntzioak dira. Lesioaren larritasunaren araberakoak, sortutako unearen araberakoak eta lesionaturiko gorputz-atalaren araberakoak dira mugimendu-ezintasunak. Oro har, ondokoak dira mugimendu-ezintasunaren eragile nagusiak: gihar eta artikulazioetako alterazioak (distrofia), gihar motoreetako eta bizkarrezur muineko alterazioak eta garuneko alterazioak.

Gehienetan, gorpuzkerari, mugimenduari eta autonomia pertsonalari eragiten diete nahasteek, oreka-arazoak, mugimendu finak eragiterakoan halako trakestasuna, ukimenaren alterazioak, esfinterraren kontrol eza etab sortzen dituztelarik.

Nahasteak larriagoak izanez gero, ibiltzeko, objektuei oratzeko eta hitz egiteko gaitasunak kaltetuta ager daitezke, are gehiago, hitz egiteko gai ez izatea gerta daiteke.

Kasu arinetan, bestalde, mugimendu iharduera guztiak burutu daitezke.

Sintomak


  • Mugimendu ezintasuna pairatzen duten haurrek sistema motorean desnibela izaten dute.
  • Nerbio sisteman gorabeherak izaten dituzte.
  • Kontrol zefaliko ezaren ondorioz, zentzumenak ondo manaiatzeko arazoak izan ahal dituzte.
  • Hotsak esateko arazoak izaten dituzte maiz eta batzuetan sistema bereziak behar dituzte komunikatzeko.
  • Mugitzeko eta ibiltzeko ezintasuna
  • Ikasteko eta arrazionalismo gaitasun txikiagoa dute
  • Afekzio fisikoaz gain, psikologikoki desorekatuta egon daitezke, esaterako besteengandik jasotako tratuagaitik.


Zer atsegin zaie haur horiei?

Mugimendu ezintasuna duten haurren kasuan, garrantzitsua da oso besteekin batera heziak izateko aukera izatea, hots, giro normalizatu batean jolastu, ikasi eta bizitzea. Kasu askotan, mugimendu ezintasuna duten haurren gaitasun intelektualak guztiz normalak dira eta nahiko ongi uler dezakete hizkuntza eta baita haien inguruan gertatzen dena, zerbait aditzera emateko orduan edo modu ulergarrian adierazterakoan arazoak izan arren.

Eginkizunak era egokian aurkeztu eta ongi egin ditzaketenean, guztiz erreakzio positiboa izaten dute lortutako arrakasten aurrean.

Jolasetan parte hartu eta gozatu dezakete eta harremanak izan ditzakete ikaskideekin, giro mugatuan ez badaude eta elkarreragin aberasgarri ugari burutzeko aukera ematen bazaie, batik bat.

Zer eragozpen dituzte?


  • Nekez kontrolatzen dituzte mugimenduak.
  • Askotan ezin dituzte giharrak lasaitu ez eta atsedenetan daudenean ere.
  • Espazioa antolatzeko eta ekintza segitu bat burutzeko zailtasuna.
  • Begien mugimendu automatikoak koordinatzeko arazoak ere izan ditzakete, ikaskuntza prozesu motelakoa jasango dute, alegia.
  • Hitz egiteko eragozpenak dituzte.
  • Elkarreragin gutxiago izan ohi dituzte ingurune fisiko eta sozialarekin.
  • Irakurtzeko eta idazteko zailtasunak dituzte.
  • Pertzepziozko eta zentzumenezko esperientzia asko nolabait galarazita dituzte eta ezin dute espazioaren, denboraren eta objektuen ezaugarrien gaineko oinarrizko kontzeptuak behar bezala eratu.

Nola lagundu diezaiekegu?

Autonomia bultzatu behar da, mugimenduak eta gorpuzkera kontrolatzeko bidea emanez. Gainera, duten iharduteko erritmo motela errespetatu behar dugu eta behar duten denbora utzi, hots, erantzun arte itxaron, egoera aldez aurretik eta gure kasa ebazten saiatu gabe.

Hitz egiteko gai diren haurren hizkuntz ahalmenak erabili eta bultzatu behar ditugu, edukin desberdinak ikasteko modua emateko asmoz, artikulazioan, entonazioan, erritmoan eta abarrean egindako akatsei jaramonik egin gabe.



Mugimendu ezintasuna eta teknologia

Mugimendu ezintasuna sufritzen duten haurrek, erreabilitazio mota desberdinak egin behar dituzte, haien mailaren arabera. Haiek,  neurri batean, pertsona arrunt batek egin dezakeen guztia burutzeko laguntza eskeini behar zaie alegia. Horretarako, badaude erreabilitazio horiek laguntzen duten tresna teknologikoak. Berriro ere, onura bat suposatzen dute gaixotasun batentzat, hau da, komenigarria da tratamendua edo danadalakoa honeekin batera nahastea.

Bideo honetan, modu argian agertzen dira, aipatutako tresna baliagarri horiek, esaterako arratoi baten adibidea jartzen da, zeinek laser baten bidez mugimedu ezintasuna duten haurrei lagungarri suertatzen zaion.






Adimen urritasuna

Adimen urritasuna, batzuetan, adimen-atzeratua ere deitua da, pertsona baten adimenaren mugak nahiz komunikatu eta bere buruaz arduratzeko arazoak jastzen dituen pertsona da. Adimen urriko haur batek, besteek baino garapen kognitibo eta ikaskuntza motelagoa izaten du eta hortik dator, adimen-atzeratasun terminoa. Batzuetan, atzeratasunarekin baera, gizaki normal batek izaten dituen zenbait trebezia ez garatzea ekar dezake. 

Adimen urritasuna duten haurrek, atzeratutako bilakaera izaten dute hezkuntzaren etapa honetan, alabaina, bilakaeraren eredu orokorrak adin bereko kideek dituztenen antzekoak dira. Atzerapen honek ezaugarri bat du; hots, ez diola eragiten arlo bakar bati soilik, garapen intelektual, afektibo eta sozialaren eremu guztiei baizik.

Askotan, estimulazio egokia emanez gero, berez izan beharko lituzketen bilakaera-ereduak eta erritmoak lortzen dituzte, gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko orduan atzeratuta dabiltzala baita arazo bakarra. Beste zenbaitetan ordea, nolabaiteko aurrerapenak lortu arren, aurrerantzean defiziten bat izango dute ziurrenik gaitasun intelektualean.

Sintomak


Sarritan adimen urritasuna duten haurrak, ez dira besteengandik desberdintzen adin gutxi dutenean. Hala ere, besteak baino motelagoak dira, astiroago ibiltzen dira eta hitz eta jaterako orduan ere modu lasaiagoan egiten dute. 

Adimen urritasun lebea duten haurrek irakurtzeko, idazteko eta matematika jakiteko gaitasuna izan ahal dute baina bestalde, adimen urritasun larria duten haurrek ezin izango dute garatu, oinarrizkoak diren zenbait gauza, esaterako, bainu bat hartzea edota jatea euren kabuz. Beraz, gaitasun oso mugatua dutela esan dezakegu.

Zer atsegin zaie?



  • Haien heldutasun-mailari egokitutako iharduerak  proposatuz gero, arras ongi erantzuten diete gizarte elkarreraginari eta ikaskuntzari.
  • Errazago ikasten dute hitzezko estimulazioarekin batera, ikusizko baliabideak erabiltzen baditugu, ikusizko errefortzuak lagungarriak baitira mezuak ulertzeko.
  • Gauzak ongi egiten dituztenean txalotzea atsegin zaie.
  • Edozein haurri bezalatsu, ekintza atsegin zaie, jolastea, objektuak arakatzea, batetik bestera ibiltzea. Kasu honetan ihardueren programak, denborak eta erritmoak moldatu behar dira, harik eta haurren heldutasun-mailara egokitu arte.


Zer eragozpen dituzte?

Eragozpen globalak dituzte, garapenaren arlo desberdinei eragin ohi dizkieten eragozpenak, alegia. Norbere gorputzaren ezaguera, koordinazio eta kontrol-alorreko atzerapenak dituzte. Kideekiko elkareragina bereziki nekeza irudituz gero, bakartzeko joera izan dezakete, gizarte-harremanak ahalbidetzeko neurriak hartu ezean. 

Gizarte ingurunearen eskakizunak antolatu eta ulertzeko erabiltzen dituzten estrategiak, arreta jarri eta norabaitera zuzentzeko estrategiak, informazioa antolatu eta jokabidea moldatzeko estrategiak ere atzeratuta egon daitezke. Ez da bitxi, beraz, atzerapen horiek eskolako zenbait iharduera burutzeko erari eragitea.

Esandakoa ongi ulertzeko gauza ez badira, arreta-azturak guztiz finkatu gabe badituzte edo proposatzen zaizkien eginkizuna oso zaila bada, motibazio eskasa izaten dute eskolako iharduerak direla eta. Atzeratuta dute, halaber, kontzeptuak eratzeko gaitasuna eta baita objektuen nahiz gertakarien arteko kategoriak, sailkapenak, erlazioak etab ezartzekoa ere.

Hizkuntzari dagokionez, ulermena eta adierazpena atzeratuta egon daitezke, batik bat, testuinguruak inolako laguntzarik ematen ez badie.


Nola lagundu diezaiekegu?


Normalean, egokiak izaten dira ikasgelaren antolamendua eta Haur-Hezkuntzaren 2. zikloko helburuak; dena den,edukiak eta iharduerak sekuentziatu egin beharko dira,

aldez aurretiko ikaskuntzak kontuan izanda.

Denbora luzeagoa eman behar zaie ikasteko eta ingurunea, objektuak, pertsonak, norbere gorputza, etab. interpretatu eta ulertu ahal izateko.

Haurren gaitasun-mailarekin bat datozen iharduerak planteatu behar dira, kontu handiz aukeratu behar dira eta sekuentzia sinpleetan zatitu. Laguntzeko, ondokoak bultzatu behar ditugu:
  • Norbere gorputzaren ezaguera eta espazioan moldatzeko gaitasuna.
  • Mugimenezko trebetasunak, estimulazio psikomotrizaren eta jolasaren bitartez.
  • Autonomia indartuko duten trebetasunak.
  • Objektu eta espazioen manipulazioa, esperimentazioa eta bereizketa.
  • Kontzeptuen eraketa, hala nola: berdinak diren gauzak elkartzea, objektuak, marrazkiak, lotoak etab partekatzea, formak tamainak, koloreak etab sailkatzea eta objektuak bereiztea erabileraren arabera, ezaugarrien arabera etab...




Adimen urritasuna eta teknologia

Adimen urritasuna pairatzen duten haurrek, beste pertsonek baino garapen urriago eta geldoagoa duten arren eskubide berdina dute teknologia berrien erabilera sustatzeko. Askotan, gauzak modu errazago batean egin daitezke ordenagailu edo tableten bidez, berak haur horiei honelako materialak erabiltzea komeni zaie betiere, haien beharretara egokituta eta horien erabileraren kontrol bat izanez.


Entzumen defizit-a

Entzumen defizit-a gaur egun edozein urtetako pertsonetan ematen den gaixotasun ohikoa da. Gaixotasun honen zergaitia belaunaldiz belaunaldikoa izan daiteke, gaixotasun batena, traumatismoa batena edota soinu eta medikamentu batzuei esposizio handia. Entzumen defizit-aren barruan maila desberdinak desberdindu ditzakegu, izan ere, pertsona batzuk ehuneko batean galtzen dute entzuteko gaitasuna eta beste batzuek ordea, guztiz galtzen dute gaitasun hori.

Entzumen defizit-a, hipoakusia edo gorreria lez ezagutzen den terminoa da.

Marian Valamaseda Balanzategui-ren hitzetan, haur gorrak tratamendu bat jasotzea berebizikoa da haiek ere gizartean sozializazio maila berdina izateko, izan ere, gaitasun eza horrek mugak jartzen ditu askotan haurrek sozializatzeko orduan. Haur horiek haien sentimenduak azaleratzeko orduan edo autoestima egokia izaterako orduan arazoak izan ahal dituzte.

Beraz, zenbait subjetuak gorreria sakona duela diogunean zera esan nahi dugu, haien entzumena ez dela funtzionala bizitza arrunterako eta ahozko mintzaira eskuratzea eragozten diela. Gorreria desberdinak daudela esan beharra dago, eta mota bakoitza ezaugarri batzuk izango ditu. 

Sintomak

  • 6 hilabetekin ez dituenean soinuak ez zizakadura egiten
  • 12 hilabetekin ez ditu soinuak entzuten (telefonoa, tinbrea) eta ez du bere izena ezagutzen
  • 15 hilabetekin ez ditu hitz sinpleak imitatzen
  • 24 hilabetekin ez ditu hitzak esaten
  • 36 hilbatekin ez ditu bi hitzetako esaldiak egiten gaitasuna
  • 48 hilabetekin ez da esaldi sinpleak egiteko gai.



Zer atsegin zaie haur horiei?


  • Eguneroko iharduera guztiak burutu ditzakete, baldin eta banan banan ingurunean gertatzen denari buruzko informazio nahikoa eta egokia ematen badiegu
  • Entzumena ez den beste ihardueretan ongi moldatzen dira.
  • Ikusizko pertzepzioan oinarritutako iharduerak, gorputza adierazpenean oinarritutakoak, arreta berezia jarri beharrekoak, kanpoko munduaren ikusizko errepresentazioan nahiz errepresentazio grafikoan oinarritzen diren iharduerak atsegin zaizkie, oso trebeak baitira alor horietan.
  • Ukimenaren bidez, bibrazioez jabetzeko iharduerak, hala nola, perkusiozko musika-tresnez egindako erritmo jolasak bereziki atsegin zaizkie, soinua entzuten ez badute ere, bibrazio-mugimenduei esker hauteman egin baitezakete.

Zer nolako eragozpenak dituzte?

Eragozpen guztiak, gorreria-motak eta mailak eta agertu den uneak baldintzatzen ditu, alabaina gorreria edozein motakoa edo mailakoa izanik ere, edozein unetan azalduta ere, eragozpen nagusi bakar bat eragiten du, hots, ahozko mintzaira berez eskuratzeko eragozpena.

Oro har, ahozko mintzaira ulertzeko eta adierazteko arazoak dituzte entzumen-defizita duten haurrek eta ondorioz, mundua ulertzeko arazoak ere badituzte, kultura, hein handi batean behintzat.

Gertakariei eta erantzunei aurrea hartzeko, kontzeptu abstraktuak sinbolizatu eta eskuratzeko arazoak izan ditzakete, ikustezinak izanik, hizkuntzaren egitura batean oinarritzen dira eta.

Nola lagundu diezaiekegu?


  • Zertxobait entzuteko gai badira, entzumena-aztarna horietaz baliatuz eta erabiltzen irakatsiz, bakartzeko joera alde batera uzteko.
  • Komunikazioa bultzatuz.
  • Laguntza logopedikoa eta mintzaira birgaitzeko etengabeko laguntza eskeini diezaiekegu.
  • Ahoskera, adierazpideak, hitzak eta hizkuntzaren egitura zaindu behar ditugu.
  • Zuzenean hitz egin, ahalik eta keinu adierazgarriak erabiliz, edo bestela zeinuak erabiliz.
  • Ikusizko estrategiak erabiliz.
  • Laguntza teknikoak eskaini, protesiak erabiltzen lagundu eta horiek sustatu.


Hipoakusia eta teknologia

IKT-ei buruz hitz egiten dugunean, kontzeptu zabal eta dinamiko bateri buruz hitz egiten ari gara. Kontzeptu horiek barnean dute internet, hipertextualitatea, komunikazioa eta sare sozialak nagusiki.


Horrela IKTak errekurtso ugari eskaintzen die entzumen defizit-a pairatzen duten haurrei, izan ere, bisualki anitzak diren materialak erabiltzen dira. Material horiei esker, kompetentzia, gaitasun eta aprendizai desberdina garatu ahal izango dituzte. Aplikazio digitalak hala nola, oso erabilgarriak suerta daitezke. 




Ikusmen defizita

Ikusmen defizit-a edo ambliopia duten haurrek, ikusten duten adin bereko hauren antzeko garapena dute, beti ere ingurunea antzekoa bada eta txiki-txikitatik estimulazioa izan baldin badute. Itsutasunak berez ez du inolako arazo intelektualik edo heldutasun-eragozpenik sortzen, dena den ezaugarri bereziak izaten ditu ikusmen defiziten bat duten haurren garapenak eta ondorioz, haur horien premiei erantzun behar zaie.

Munduari buruzko ezagutzak eta esperientziak ingurunearekin harremanak izateko moduak baldintzatzen ditu. Esperientziak, hitzezkoak, entzumenezkoak, ikumenezkoak eta usaimenezkoak izaten ditu

Ikusizko estimulazio-ezaren eraginez, lasaiegiak eta geldoegiak izatea gerta daiteke, haientzat ez baita existitzen gorputzaren bidez sentitu ezin dezaketena. Gauzak horrela, bitartekari-lanak egin behar ditugu ingurunea eta ikusmen-defizit-a duten haurrak harremanetan jartzeko, mugimendu estereotipatuak, ekolaliak, etab..sahiesteko asmoz.

Horrelako arazob at duen haur ugarik apur bat ikusten du oraindik. Ikusmen aztarna horretaz baliatzeko, beraz, zentzumenak eragiteko modalitate bat baino gehiago erabili beharko dugu, estimulatzeko eta motibatzeko.

Sintomak


  • Begi bat desbideratzea
  • Arbela edo telebista alde batez begiratzea
  • Buruko minaz kexa izatea edo begirada difuminatua
  • Begien klikatzea momentu oro
  • Begiak igurtzi momentu oro
  • Distaratsua den zerbaitera begiratzean begiak klikatu
  • Irakurtzeko begiak asko aurreratu liburuaren danadalako orriari.
  • Atzamarrekin jarraitu textu baten lerroa.





Zer atsegin zaie?

Ukimena da garatu dezaketen zentzumen garrantzitsuena, ukitze soilez, objektuen ezaugarriez jabetzeko eta identifikatzeko gai izan arte.

Bestalde, entzumenak ere eskaintzen die ikusmenak ukatzen diena. Egoki landuz gero, hainbat gauza lortzeko bidea emango die zentzumen horrek. Hobe moldatzen dira arte jarri eta inguruneko gako nahiz seinaleak antzemateko ihardueretan.

Haur txikien kasuan, entzumeari esker ohartemandako mezuak ukimenaren bidez osatu behar dira, horrela, pertzepzio-bide biak erabilita, objektuak antzemateko, espazioan kokatzeko eta non dauden jakiteko modua baitute haurrek. Soinuak lagungarriak dira aldez aurretik ukimenezko kontaktua izanez gero.

Zer nolako eragozpenak dituzte?

Mugimenduari dagokionez, nolabaiteko atzerapenak izan ditzakete arakatzera eta gertu dituen objektu nahiz pertsonen bila abiatzera bultzatzen ez baditugu, ikusten ez dituztenez ez baitute haiekiko jakinminik.


Hitzezko gaitasunak ongi garatzen diren arren, zenbaitetan denbora luzeagoa behar dute inguruko pertsonen eta objektuen ekintzak deskribatzeko. Gainera, kode grafikoak direla medio, bildutak informazioak eskuratzeko, lantzeko eta errepresentatzeko eragozpenak dituzte; ikusmen-aztarnak aprobetxatzen saiatu behar dugu eta ikusizko informazioaren ordez, entzuemenzkoa edo ukimenezkoa eskaini.



Nola lagundu diezaiekegu?

Behar den guztietan, kode alternatiboak eskainiz, inguruneak kulturari buruz emandako informazioa eskuratu ahal izateko, irakur-idazmena, irudiak eta horrelakoak ez baitira nahikoak egokituta edo handituta egon ezean.

Ukimena eta gaitasun psikomotorea erabiltzera bultzatuz, objektuen munduaz jabetzeko, inguruneko onjektuak aurkitzeko eta erabili ahal izateko. 

Nahi dituzten gorputzeko atalak erabiltzera bultzatuz eta elkarreraginak izateko aukerak emanez, ingurune fisiko eta sozialarekin esperientzia egokia izateko eta autoestima areagotzeko.

Eginkizunak burutzeko denbora luzeagoa emanez.

Braille sistemaren erabilera sustatu edo indartu



Ambliopia eta teknologiak

Gaur egun, dakigunez, teknologia berriak asko aurreratu dira. Badaude, teknologia berri horiek kolokan jartzen dutenak, baina badaude beste batzuk horien alde agertzen direla. Gaur egun oso pil-pilean dagoen gai baten inguruan hitz egiten gaudela jakinik, benetan teknologia horiek egokiak al dira haur hezkuntzatik erabiltzen hasteko? Batez ere, begiak izaten dira kaltetu daitezkeen zentzumena izan ere, teknologia berriak begien bidez antzematen ditugu eta horiek egiteko materialak askotan kaltegarriak suerta daitezke gehiegi erabiltzen baditugu.

Horrela, ambliopiaz hitz egiten gaudela, teknologia berrien erabilera ez da txarra izango begientzat, beti ere, kontuz eta aditasunez erabiltzen badigutu. Horien erabilera gehiegi sustatzen badugu, baliteke arazoak sortzea.

Ikusmen defizi-a pairatzen duten harruak asko dira gaur egun, baina lehen ere bazeuden defizit hau sufritzen zutenak ere. Jakinda, lehen teknologia berriak ez zeudela oso garatuta edo behintzat horien erabilera ez zen oso handia, esan dezakegu, teknologiaren errua ez dela defizit mota hau. Bai izan daiteke, teknologia berrien erabilera anitza hori sustatzea baina, horiek erabili barik ere ager daiteke.

Teknologia berriak erabiltzen jakitean dago gakoa, besterik ez.









Hiperaktibitatea

TDAH lez ezagutzen dena da. Haurtzaroan izaten den nahaste neurokonduktual ohikoena da. Horretan, bi faktore genetikoek bai ingurumen faktoreek eta bai genetikoek dute zerikusia. Sintomak umetatik agertzen dira eta gaixotasunaren ezaugarri nagusiak, batez ere, honakoak dira: ariketa fisikoa areagotzea, inpultsibitatea eta arreta mantentzeko zailtasuna izatea. Horretaz gain, gaitz hau pairatzen duten umeengan autoestima arazoak ager daitezke eta gaixotasun honek, umearen pertsonarerteko harremanetan ere eragina izango du. 

Gaur egun hiperaktibitate eta rreta ezari buruz jende guztiak hitz egiten du, baina jende guztiak, arreta eza hiperaktibitatearekin lotzeko joera du. Diagnostikatutako ume gehienek nahaste konbinatu bat izaten dute arreta eza eta hiperaktibitatea barnean biltzen direlarik. Kasu batzuetan, sintomatologia lehenengoan edo bigarrenean bakarrik aurkezten da, arreta eza dagoela ohartu gabe, baina bai batzuei eta bai beste batzuei berdin izendatzen zaielñla jakin beharra dugu. Oso logikoa ez da gertatzen, baina ikuspegi diagnostikotik ikusita gutxienez horrela da, nahiz eta umearekin harremanetan dauden profesional eta pertsonak ondo ezagutu umeak dituzten ezuagarriak.

Nola jakin zure semea hiperaktiboa dela?
- Arreta eza antzeman dezakegunean (eskakizunei, zereginei, jarraibideei, jarduerei...)
- Eskuak eta oinak larregi mugitzea
- Eserlekutik zutitzea
- Motore bat izango balu bezala funtzionatzen du askotan
- Momentu ezegokietan salto eta korrikan aritu
- Askotan jolasteko zailtasunak dituzte
- Maiz larregi hitz egiten dute
- Erantzunak arinegi ematen ditu
- Txanda mantentzeko zailtasuna azaleratzen du
- Besteen jarduerak geldiarazten ditu edo tartean sartzen da
Ezaugarri guzti hauek eta eskolatik jasotako orientazio guztiak, gurasoak bideratzeko baliagarriak dira, baina ondoren, profesionak batetara jo behar izango dute balorazio, orientazio eta tratamendu egoki bat emateko. Gurasoek, umea tratatzen duen profesionalak ematen dituen jarraibideak, gogorki bete beharko dituzte. Lanari ikuspegi familiarra ematea gomendagarria izaten a, etxean ematen baitira egoera erreal eta naturalenak. Gurasoek ere, erantzun batzuk aldatu beharko dituzte eta horrela, semearekin jokaera desberdina eta egokiagoa izango da.

Down sindromea

Azken urteetan, amaren odolean umearekin DNA detektatzean oinarritutako teknikak garatu dira, hala nola, umeakiaren sexua edo odol-taldea zein diren jakiteko. Baina Down sindromearen kasuan, 21.kromosomaren gehiegizkoa kopia detektatu behar da, eta hori erronka handiagoa zen. Izan ere, amaren odoleko umekiaren DNA-kantitatea oso txikia da amarenarekin konparatuta eta laborategi gehienak, ez dira gai kromosoma bat gehiago edukitzeak eragindako aldaketa detektatzeko. Azido nukleikoen sekuentziazioan oinarritutako odol-azterketa baten bidez detekta daitezke Down sindromea eta kromosomen azaldurekin lotutako beste gaixotasun batzuk. Kaliforniako Standford Unibertsitateko ikertzaileek egindako ikerketetan, teknika berri horiek erabateko eraginkortasuna izan dutela esaten zuen.

Kaliforniako ikertzaileek amaren odoleko umekiaren RND mezularian aitarengandik eta amarengandik jasotako sekuentzien proportzioa aztertu dute. Bietakoren batean 21. kromosomatik eratorritako RNAren kantitatea bikoitza bada, horrek esan nahi du umekiak kromosoma horren gehiegizko kopia bat duela. Kliniketan, ohiko azkerketa bilakatzeko bide luzea falta zaio ere. Litzatekeena da, gaur egum, Down sindromea detektatzeko egiten diren proba inbaditzaileak ordezkatzea, amniozentesia esaterako.




Zein ezaugarri izaten dituzte?

OME-ren irizpideei jarraituz, aditu gehienek, autismoa bizitzako hirugarren urtea baino lehen agertzen den jokabide-multzo bezala ulertzen dute, umea garapen "normaletik" oso bestelako bideetan barrena murgiltzen duten jokabide multzo bezala, hain zuzen.

  • Garapen motrizean arazoak izaten dituzte
  • Koordinazioan eta mugimenduetan zailtasunak dituzte maiz
  • Atentzioa mantentzerako orduan zailtasunak pairatzen dituzte
  • Entzumen urritasuna zenbait kasutan gertatzen da ere
  • Hizkuntzaren garapenean atzerapenak ematen dira
  • Memorizaziorako zailtasunak eta prozesu kognitiboak gauzatzeko zailtasunak dituzte
  • Irudiak, soinuak baino hobeto prozesatzeko gaitasuna dute.


Zein eskuhartze egin daitezke honelako pertsonekin?


  • Garapen motrizean izan daitezkeen arazoak direla eta, ariketa fisiko berezi eta ezberdinak egitea oso garrantzitsua da.
  • Atentzioa mantentzeko ariketa desberdinak eta laguntza eskeintzea premiazkoa da.
  • Informazioa, era bisual eta sonoroan emateak asko erreztuko du euren ulermen maila. Honen harira, geroago tekologia berrien eraginaz hitz egingo dugu gaixotasun honi dagokionez.
  • Komunikatzerako orduan gorputz hizkuntzari eta zeinu eta keinueri garrantzia eman behar zaie.
  • Sozializazioan arazorik somatzen bada, beste klasekideekiko harremanen kudeaketa eta sustatzea bideratu beharko litzateke, garrantzitsua baita.

Down sindromea eta teknologia

Down-sindromea pairatzen duten pertsonek ere teknologia berrien erabilerara egokitzen dira, askotan horiekin lan egiten dutelarik. Pertsona horiek lan bat aurkitzeko zailtasunak izaten dituzte askotan, baina teknologia berrien erabilera ikasi ezkero, zenbait lanetan posibilitate gehiago dituzte horiekin lan egiteko.



Bideo honetan Down sindromea duten pertsonak nolako erabilera egiten duten teknologien inguruan azaltzen dute modu argian. Haiek ere, horiek erabiltzeko eskubidea dutela ziurtatu behar dugu, batez ere gaur egungo gizartean, horien erabilera oso altua eta garrantzitsua delako.