Astekaria


2014ko urriaren 20a

Gaur lehenengo klasea izan dugu. "IKT" hitzak zer ekartzen digun burura pentsatu eta gero amankomunean ideiak jarri ditugu. Beraz, bakoitzak IKT hitza entzutean burura etortzen zitzaiona esaten egon gara. Gero, IKT-en inguruko ideiak berrikusi ditugu ppt baten bidez. Bertan, zenbait ideia interesgarri agertu dira eta baita garrantzizkoak direnak ere. Hala nola, ordenagailuen osagaiak agertu dira. Gainera, Web 2.0-ri buruz hitz egin dugu honeri buruzko ezaugarriak aztertuz.




Web 2.0-k dituen ideia edo ezaugarri nagusien artean, teknologia berrien aurrerapena, eskola batzuek teknologia munduan murgilduta egotea, informazio trukaketa, blog-ak, bideoak, web orriak, kolaborazioa eta aktibitatea dira nagusiki aztertu ditugunak. Esan beharra dago ere, Web 2.0 Eskola 2.0-rekin izugarrizko lotura zuzena duela, biek aurrera joaten direlako batera, elkarregaz. Horrez gain, teknologia berrien inguruko hausnarketa orokorra egin dugu, izan ere, gaur egungo teknologia berriek guztiz manaiatzen dute gizartea eta zeharo garrantzitsuak dira XXI.mendean, beraz, teknologia berrien erabilera dakien pertsona batek, inmigrante digitala dela esan dezakegu. Ordea, teknologia berrien munduan murgilduta dagoen pertsona, natibo digitala dela esaten dugu. Horren harira, generazioaren arabera natibo edo etorkina izango da pertsona bat. Teknologia berriak gaur egun garatu direnez belaunaldi antzineko pertsonak etorkinak izango dira eta hurbilenekoak ordea, natiboak.

Web 2.0-z mintzatu garen arren, horren aurretikoak ezagutzea garrantzitsua izan da, izan ere, desberdintasun izugarriak daude, 2.0 eta 1.0 lehendikoa delakoaren artean. Lehen, 1.0 horretan, informazioa jaso baino ez genuen egiten, programa oso itxiak baitziren. 2001. urtean krisi bat egon zen eta proiektu berriak egin ziren horren ondorioz. 2004. urtean Tim O'Reallyk ideia berria proposatu zuen.



Web 1.0 eta Web 2.0ren arteko desberdintasun nabarmenenak eskema sinple batean egokituta

Demokratizazioa webgunean inolako ezagutza barik ekarpenak egiteko aukera izateko pertsona guztiak, Web 2.0-ren ideia berria garatu zen. Hala nola, Web 2.0 izan da jorratu dugun lehenengo gaia. Web 2.0 bilakaera bat baino ez dela esan dezakegu, baina bilakaera handia. Web dinamikoa eta semantikoa dela esan dezakegu baita ere.

Aurkeztutakoaz gain, egun, IKT inguruko ideia batzuk jorratu ditugu ere, hala nola, softwarea, hardwarea, programa desberdinak eta memoria desberdinak.





Azkenik blogger kontuaren bidez blog-a sortzea izan da egiteko nagusia egun honetan, bakoitza gai bat aukeratu behar izan du blog bat sortzeko, alegia.







2014ko urriaren 27a


Gaur bigarren klasea izan dugu. Lehenik eta behin beste egunean etxerako lan gisa bidali zen testu baten hausnarketa eta ideien transmisioa egin dugu. Testua irakurri nahi izatekotan, jarraian testu honen esteka eskeintzen dizuet.

http://gara.naiz.eus/idatzia/20061103/art187217.php

Testuak Web 2.0, Eskola 2.0 eta Bizitza 2.0 gaiak aztertzen zituen modu orokor batean. Hiru arlo horiek konexioan dihardute, izan ere, baten aldaketak sortu ezkero besteetan ere eragin zuzena izango du. Web 2.0 sarean zentratzen da testua. Gainera, Eskola 2.0 eskoletan, teknologia horiek nola sartzen diren eta Bizitza 2.0-k gaur egungo bizitza teknologia berriaren inguruan dabilela esan nahi du, dena teknologikoa bihurtu baita.

Jarraian bigarren gaiari hasiera eman diogu, hala nola, gaitasun digitalaren gaiari. Oso garrantzitsua da eta bideo pare batekin oso ondo ulertu da zer ezaugarri izan behar dituen gaitasun digitalari dagokiozan gaur egungo pertsonak. Esaterako, internet sarearen erabilera etikoa da gaitasun digitalean murgilduta dagoen pertsona baten ezaugarri nagusiena.




"La competencia digital" deitutako bideo hau, Henry Penkins gizonaren bideo bati buruz doa, hala nola, pertsona honek egin zuen alfabetizazio berrien ikerketa bati buruz. Konpetente digitala XXI. mende honetan nola izan behar gaitezkeen galdetuz, konpetentzia komunikatibo eta soziala eta baita pentsamendu kritikoaren garapenak berebizikoak direla esaten du eta gaur egungo egoera edo mendera egokitzeko lehenengo zenbait gauza aldatu beharra dagoela esaten du, IKT-etan ere aldaketa horiek egokiak eta eraginkorrak izateko premiazkoa izanik.







“Buen uso del internet” delako bideoan, Miscelanea izeneko eskola batean, adibide desberdinen bidez, teknologia berriekin izan behar dugun kontu handia azaltzen du. Esaterako, norbaitekin sare sozialen bidez kontaktuan jartzen bagara, ez dakigu pertsona hori benetan nor den, beraz, fisikoki edonor izan liteke. Pertsona hori fisikoki ezagutzean, interneten bidez ematen zuen irudiaren desberdina izan ahalko da. Horrekin esan gura dena da, kontuz ibili behar garela askotan gauza bat pentsatzen dugulako eta engainu baten aurrean egon gaitezkelako.

Gai hori hausnartu eta gero, lehendik sortutako blog-arekin zuzenean jarri gara, zenbait gauza berri ikasten, zehazki, etiketak, orri barriak, materiala antolatzen eta diseinuaren inguruko gauzak aldatzen.


2014ko azaroaren 3a

Gaur Magisteritza Eskolaren eguna izan denez, ez ditugu klaseak izan, beraz, ekitaldi berririk ez blog-ean.


2014ko azaroaren 10a

Modulu lanaren astea izan dugunez, ekitaldi berririk ez.  


                                                 2014ko azaroaren 17a

Gaur hirugarren klasea izan dugu. Lehenik eta behin taldeka jarri gara, zoriz aukeratutako taldeetan. Talde bakoitzak bideo bat ikusi behar izan du. Bideo hori, taldean komentatu behar izan dugu bertan agertzen ziren ezaugarriak esanez eta gero gure ikasgaiko benetako taldearekin bildu eta horiek komentatu eta azaldu behar izan ditugu. Horiei buruzko galdera batzuk egin behar izan ditugu jarraian eta baita hausnarketa bat ere.



"Amazing mind reader reveals his “gift” bideo honetan, pertsona batzuk beste batzuk gonbidatzen dituzte telesaio bat dela esanez, haien bizitza irakurtzeko eta haiei buruzko informazio emateko. Haiek, hori sinestuta “telesaio” horretara doaz eta pertsona batek haiei buruzko datu piloa ematen hasten da. Besteek txundituta bezala, telesaio bat ez zela konturatu zirenean, datu guzti horiek nondik atera zituzten ikusi zuten. Internetetik ateratako datuak ziren. Hemendik eta handik bilatu ezkero, datuak atera ditzakegu edozein pertsonari buruz, beraz kontuz ibili behar gara zein datu jartzen dugun, izan ere, gure aztarna hor geratuko da betiko.



“Si no lo haces en tu vida normal porque lo haces en internet” bideoan, Patricia izeneko neska bat agertzen da bere burua aurkezten. Bere gustokoak etab esaten ditu eta gero, bideo honek duen mezuaz jabe gaitezke. Kontuz ibili behar gara norekin kontaktatzen dugun interneten bidez, izan ere, askotan ez dakigu norekin hitz egiten gauden.



“Once you post it you lose it” bideo honetan, neska baten argazkia eskola edo unibertsitate batean zabaldu delaren egoera da. Neska hori, bere argazki hori kentzen saiatzen da baina behin argitaratuta oso zaila izaten da argazki bat edo bestelako dokumenturen bat kentzea. Horregaitik, zeozer publikatzen dugunean, horren alde onak eta txarrak ikustea berebizikoa da, izan ere, arazoak sortu daitezke etorkizunean.




“Identidad digital” bideo honetan, sare sozialak nola erabili azaltzen digu, zenbait aholku ematen dituelarik. Horiek erabiltzen ditugunean ez dugu zertan beldurrik izan baina kontuz eta buruz erabili behar ditugula jakin beharra dago. Hala nola, blog bat sortzeko ideia ematen digu. Beraz, jakin dezakegu blog bat egiten dugunean, zeozer fidagarria dela.


“Identidad digital” bideo honetan, Linda Castañedak esandako hitzak ikusi ditzakegu. Errekonozimendu sozialaz hitz egiten hasten da, esanez, interneten, bizitza fisikoan bezala identitate bat sortzen dugula, bertako web orri edo bestelako lekuetara sartzen garenean. Identitate digital horren deskribapena egiten du 3Dko lauki baten irudia jarriz. Horren bidez, guk ikusten duguna, besteek gugandik ikusten dutena eta guk jartzen dugunaren arteko desberdintasuna nolabait azaltzen digu. Beste bideoak bezala, identitate digital horren eraikuntza nola egin behar dugun eta kontua izan behar dugula esaten du.

Hori egin eta gero,  klasean jadanik hasi genuen proiektuarekin jarraitu dugu eta eskatzen zena burutu dugu website-era igotzeko. Talde lana da egin beharreko proiektua eta gida bat jarraituz, lan horren pausu guztiak jarraitu eta website batera igotzeko eskaera zegoen irakaslearen aldetik. Proiektua egoera baten oinarritzen da, hala nola, teknologien inguruko egoera bat, horiek hobetzeko. Website hori talde bakoitzak berea sortu du eta egiteko guztiak bertan jartzeko balio du. Gainera, "Delicious" izeneko baliabide baten erabileraren azalpena jaso dugu eta hori praktikan jarri behar izan dugu proiektuan eskatzen zuen puntu baten bidez. Kontu hori denok zabaldu behar izan dugu. Kontu honetan, bibliografia desberdina gordetzeko aukera ematen digu.
Proiektuak atal desberdinak dituela jakinda eta gaur 5.6 punturaino egin behar izan dugula jakinda, puntu horiek websitean daudela ziurtatu dugu. Horrarte sartzen diren egitekoak hurrengoak izan dira hain zuzen: taldea sortu, portafolio digitala zabaldu, egoeraren azterketa, gaitasun digitala aztertu, informazioa bilatu eta sarean dagoen materiala aztertu.




2014ko azaroan 24a

Gaur laugarren klasea izan dugu. Hasteko IKTek egungo hezkuntza duten garrantziaz hitz egin dugu. Gainera horien planteamendua nolakoa den komentatu dugu. IKTek alfabetizazioaren aldekoak izatea oso garrantzitsua da eta batez ere, eskolan nola alfabetizazioa eskeintzen duten ezagutzea garrantzitsua da, haurren ikasketa prozesua aurrera jarraitzea ekarri duelako horien erabilera. Gero, IKTak hezkuntza prozesuan murgiltzeko irizpideak aztertu ditugu horien artean hurrengoak daudelarik; helburuak eta edukiak zehaztuta egotea,  parte hartzea eta guztion integrazioaz arduratzen diren jakin beharra, ikasleen adin desberdinetarako egokiak diren ziur egotea eta azkenik galdera desberdinak egin behar ditugu gure buruari, IKTen hausnarketa hau sakonago egiteko, esaterako: zer nahi dugu landu? nola erabili behar dira?

Jarraian IKTak curriculumarekin duten loturaz mintzatu gara eta konklusio bat atera dut horren inguruan: IKTak baliagarriak izan daitezke hezkuntzaren arloan betiere berrikuntzak kontuan hartzen baditugu. 

Klaseko lehengo zatiarekin amaitzeko bideo pare bi ikusi ditugu. Lehenengoa, teknologia eta metodologiaren loturaz hitz egin digu orokorrean eta metodologia aldatzen ez bada teknologiaren aldatzeak ez duela ezertarako balio izango ideia transmititu digu. Bigarren bideoan, mundua aldatzen ari dela argi usten du eta teknologia eta metodologiaz mintzatu da berriro, horien elkarrekintza egokia gizartean eragina izango duelakoan.



"Tecnologia o metodologia" bideo honetan, klaseko egoera batean ikasleak biderkatzeko taulak nola ikasten duten ikusten da. Ikastetxeko zuzendaria klasera joaten da ezanez, eskola hori modernoa bihurtuko dutela bestelako teknologiak sartuz. Aste bat beranduago, gela berdinean, haurrak agertzen dira ordenagailu banarekin baina ikasteko metodo berdina erabiltzen, biderkatzeko taulak ikasten alegia. Beraz, teknologia inplantatzen badugu baina metodologia aldatzen ez badugu, ez du ezertarako balio, izan ere, teknologia eta metodologia elkarrekin doaz.




"Education today and tomorrow" bideo honetan lehen eta gaur egungo konparaketa desberdinak egiten ditu, esaterako populazio aldetik. Lehen genituen auzka eta gaur ditugunak zeharo desberdinak dira, batez ere anitzagoak. Horren ondorioz, teknologiarekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten guztiak aldatuz joan dira eta bideo honek horren isla transmititu nahi digu.

Klaseko bigarren zatian, talde proiektuarekin jarraitu dugu, 5.6tik aurrerako puntuetan. Proiektua egun gutxi barru amaitu behar dugu baina websitean, egunerarte egindako dena ordenean dugu eta lanari ekin diogu.

2014ko abenduaren 1a

Gaur ikasgai honetako azken klasea dela esan behar dut, izan ere, hurrengo astelehenean jai dugu berriro ere. Klaseko lehenengo zatian, talde bakoitzak bere aurkezpenari azken ikutuak ematen aritu da, bigarren zatirako aurkezpena ondo baino hobeto edukitzeko. Beraz, klaseko lehen zatia amaitu eta atsedena izan eta gero, aurkezpenekin hasi gara. Egia da, talde guztiek gutxi gora behera lan berdin antzekoa egin behar zutela, izan ere, izan dugun gidoia berdina izan da. Hala ere, talde bakoitzaren aurkezpena zeharo desberdina izan da. Batzuk teorian zentratu dira gehiago eta beste batzuk aurkezpen dinamikoago bat egiten saiatu dira.

Gure aurkezpenari dagokionez, teoria modu dinamikoagoan sartzen saiatu gara eta horretarako Powtoon izeneko, aurkezpenak egiteko programa erabili dugu. Horren bidez aurkezpen dinamikoak egin daitezke powerpoint edo bestelakoak berriztuz.


Gainera aurkezpenean bertan, letra asko ez jartzen saiatu gara baizik eta ideia nagusienak, gero gu, horietatik abiatuta, aurkezpenari forma emateko.

Horiek esanda eta klaseko aurkezpen guztiekin amaitu ostean, blog pertsonalari ekin diogu. Blog-a amaitzeko, urtarrilerarte dugu denbora hain zuzen, beraz sarrera berriak aurkezteko denbora dago oraindik, zuei informazio piloa eskeintzeko alegia!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina