2014(e)ko abenduaren 26(a), ostirala

Tratu txarrak pairatzen dituzten haurrak

Haur batek tratu txarrak pairatzen dituenean esango diogu zaindu behar duten pertsonek edo eta erakundeek bortizkeria fisikoa, psikikoa edo sexuala ondoriotzat dituzten portaera anomaloak dauzkatenean haurrarekiko edo eta zaintzen ez dutenean nahiz heltze eta garapen-prozesu egokia izateko adinako arreta egiten diotenean.

Haurrekiko tratu txarrak mota desberdinetakoak izan daitezke: zigor fisikoak, sexu abusuak, autoestima ezabatzea, neurri gabeko exijentziak etab. Orokorrean haurraren garapen pertsonalean eragina dute. 

Tratu txarrek iturburu anitz dituzte: gurasoek ere txikitan horiek pairatu izana, gizarte eta ekonomi aldetiko eragozpen larriak, geihegizko exijentziak dituzten kulturatik eratortzea, burutiko nahasteak izatea edota, familian bortizkeria arazoak bizi izana.

Haurrei tratu txarrak ematea ez dago lotuta soilik pobrezia eta bazterkeriarekin; aitzitik, kultur eta gizarte-maila orotako haurrek paira ditzakete tratu txarrak, ezaugarri berezi ugariak baitituzte. Pairatzen dituzten haurrentzat, zinezko sufrimendu psikologikoak izan ohi dira tratu txarrak, eta sarritan, laguntza terapeutikoa eskatzen duten nahaste afektiboak edo eta sintomatologia psikiatrikoak eragiten dituzte.

Horrelako arazoak estamentu desberdinen laguntzaz konpondu behar dira, gizarte eta ekonomi alorreko neurri desberdinen menpe baitago konponbidea: etxebizitzaren baldintzak aldatu behar dira, familiako kideren bati edo gehiagori laguntza espezializatua eman, orientatzeko asmoz etab.

Hartu beharreko neurri horien artean, eskolak eginkizun benetan garrantsitzua du, tratu txarrak antzematen, bukatzeko behar diren mekanismo guztiak abiarazten eta baita pairatzen dituzten haurrei euren barne mundu berriz eraikitzen laguntzen ere.

Sintomak


  • Mesfidati agertzen da besteen aurreaneta ez du besteekin askorik hitz egiten. 
  • Begiko alde batetik begiratzen du, susmagarri moduan.
  • Ez du kontaktu fisikoa gustoko eta ez ditu musuak eta horrelakoak gustoko.
  • Inseguritatea izan daiteke bere ezaugarrietako bat edo alderantziz, gauza txikienagaitik ere jotzen du.
  • Barretik negarrera oso azkar igarotzen da edo eta sentimenduak aldatzen ditu momentu batean.
  • Tratu txarrak pairatzen dituzten haurrek ez dute ikasteko grinarik.
  • Eskua altxatzeko edo zeozer hartzeko mugimendua egiten dugunean, beldurtuta bezala, erreflexu bat du, joko diotela pentsatzen duelako.
  • Moratoiak izan ditzake eta familia edo danadalako pertsona hori, zauriak edo jauziak direla esango du.

Zer atsegin zaie?

Printzipioz, adin bereko gainerako haurrei atsegin zaizkien iharduera berberak dituzte gogoko. Helduek emandako afektu, interes eta laguntzari erantzun guztiz positiboa ematen diete. Ongi erantzuten diote, halaber, kideen bitartez bultzatutako gizarte eta ezagutza alorreko estimulazioari. 


Zer nolako eragozpenak dituzte?

Ingurunea edonolakoa izanik ere, ez dute inolako babesik horrelako egoeren aurrean eta laguntza behar dute egoera horiek aldatzeko edo bertatik irtetzeko. Tratu txarrak pairatzen dituzten haurrek ezagutza alorreko atzerapenak edo eta atzerapen intelektualak izaten dituzte tratu txarren eraginez eta baita familia giro kutsatuaren eta estimulazio-ezaren eraginez ere.

Eragozpenak dituzte, aldi berean, gizarte-ezagutzen alorreanEnpatia txikia dute, emozioak antzeman eta azaltzeko eragozpenak dituzte, pertsonak gehiegi inguratzeak beldurra ematen die, etab. 

Arazo horiek guztiek iturburu bakarra dute, hots, zaintza-ereduak gogorrak izan direla haurrarekiko eta besteekiko. Besteekin harremanetan hasteko gizarte-trebetasunak ez
dira batere egokiak; jokabide agresiboak edo inhibituegiak izaten dituzte eragozpen soziokognitiboen ondorioz.

Nahaste depresiboen sintomak dituzte: tristura, autoestima eskasa, babes-falta, inhibizioa, ikaskuntzarekiko apatia, hiperaktibotasuna, arreta-eragozpenak, etab.





Nola lagundu diezaiekegu?

Haur guztiak biltzen dituen eremua da eskola; hori dela eta, haurrengan babes-falta edo tratu txarrak pairatzen dituzten seinaleak goiz antzemateko eta egoera horiei aurrea
hartzeko ekimenak abiarazteko leku aproposena ere bada.Tratu txarrak edo eta abandonu-egoerak goiz somatuz, eta eskolako programen bidez konpontzen saiatuz, horrela bizi
diren haurren zuzperketa afektibo eta emozionala eregiteko asmoz.

Haurren jarrerak, jokabideak, afektibotasuna eta gizarteratzea behatuz, tratu txarrak edo eta abandonua pairatzeko arriskutan daudela erakusten duten seinaleak ote dauden ikusteko.

Gure zonako osasun, gizarte eta hezkuntza-zerbitzuekin koordinatuta egon behar dugu.
Tratu txarren seinaleak daudenean, Ikastetxeko zuzendaritzari edo eta Eskola-Kontseiluari horren berri emanez. Nolanahiko ekintzak burutu arren, beti kontuan izan behar dugu haurrak eta bere familiak pribatutasunerako eskubidea dutela. Eskola-ingurunean sartzen lagundu behar diegu.

Tratu txarrak eta teknologia

Gaur egun, tratu txarrak asko eztabaidatu diren gaia da, batez ere haurren kasuan. Haurrek haien gurasoengandik tratu txarrak jasotzen dituztenean, hoiek haien bizitza oso baldintzatuko dute. Horretarako, gaur egun teknologia pil pilean dagoenez, kanpaina desberdinak egin ditzakegu horren bidez. Aintzina, teknologiaren behar ez zegoenez eta ez zenez gaur egun existitzen den erdia existitzen, ezin ziren horrelakoak egin eta agian arazo handi hau isilean eroaten zen.

Geroz eta kanpaina gehiago egiten dira tratu txarrak pairatzen duten haur eta nagusientzat. Pertsonen pentsamendu kontzientzatzailera ailegatu nahian gabiltza.

Hona hemen zenbait adibide:






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina