Interesgarriak

Autismoaren eguna!











APNABI, Bizkaiako autismoaren asoziazioa da. 70. hamarkadan sortu zen autismoa sufritzen zuten pertsonen familiengandik. Pertsona horiek asoziazio bat egiteko beharra ikusi zuten, izan ere, aintzina gaixotasun gisa ikusten zen eta gaur egun ordea, termino hori baztertu nahian dabiltza. 700 familiek eta 150 profesionalek lan egiten dute bertan eta haien helburua autismoa duten pertsonak laguntzea da.





Down sindromearen eguna!









Fundación de Sindrome de Down Euskal Herrian dagoen asoziazioa da. Haien helburua, gaixotasun hau pairatzen dutenak laguntzea izango da, programa eta parte hartze sozial desberdinaren bidez. Honetan bai familiak eta profesionalak parte hartzen dute.



Hiperaktibitatearen eguna!






Fundacion Cantabria de Ayuda al Déficit de Atención y Hiperactividad gaixotasun hau pairatzen duten haur eta haien familiei laguntza eskeintzen die. Eskaera desberdinak egiteko modu desberdinak dituzte, pertsonalki edo interneten bidez egiteko aukera baitute.

Ikusmen defizit-aren eguna eta ikusmenaren eguna!









Fundación ONCE oso ezaguna den asoziazioa izanik, ikusmen defizit-a beste gauza batzuen artean pairatzen duten pertsonak laguntzen dituzte.  Pertsona horiei beste pertsonei eskaintzen dieten eskubide berberen alde borrokatzen dute, esaterako, pertsona honeek haiei egokitutako lan bat izateko eskubidea izanik.

Entzumen defizit-aren eguna!





Aspansor, entzumen defizit-a pairatzen duten haurren gurasoentzat egindako asoziazioa da. Bertan haien seme alaben eskubideengatik borrokatzen dute eta haiei eskeini ahal dieten laguntza guztiak lortzen dituzte. Leku desberdinetan dagoen asoziazioa izanik, leku desberdinetako jendea ere kontaktuan izateko aukera dute, haien artean laguntza psikologikoa emateko eta haien esperientziak partekatzeko.




Adimen urritasunaren eguna!





Futubide ONG bat da non, adimen urritasuna pairatzen duten pertsonak laguntzen dituzten eta baita haien familiei ere. Mota desberdinetako urritasuna izan daiteken arren, pertsona mota guztiak parte hartu dezakete ONG honetan.




Mugimendu ezintasunaren eguna!









Aurrean, Futubide izeneko fundazioan aipatu dudan lez, urritasun edo diskapazidade desberdinak daude narren, fundazio horretan mota desberdinetako pertsonak hartzen dituzte haiei laguntzeko, beraz, adibide gisa, asoziazio berdina jartzen dut.


Tratu txarren eguna!











FAPMI asoziazioa, haurren tratu txarrak ez gertatzeko ahal duten guztia egiten dute, izan ere, haiek jasotzen duten tratu hori nagusitan izugarrizko influentzia izan dezake. Horrelako asoziazioak leku askotan banatuta daude, genero biolentziako asoziazioak bezala.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina