2014(e)ko abenduaren 26(a), ostirala

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK!

Kaixo! EHUko bigarren mailako magisteritza eskolako ikaslea naiz, haur hezkuntzako ikaslea, hala nola. Blog honen sorkuntza, IKTen ikasgaiatik dator. Gai bat aukeratu behar genuela esan ziguten eta nik, hezkuntza premia bereziak aukeratu izan dut, izan ere, haur eta teknologiekin lotura zuzena duen gaia da eta garrantzitsua deritzot gaixotasun desberdinen gaineko informazioa jasotzea eta teknologia berrien integrazioa sustatzea aldi berean.

Hezkuntza premia bereziak zenbait pertsonekin burutzen dena da, gaigabeziak (fisikoak, psikikoak edo zentzumenezkoak), aparteko ahalmenak, ezaugarri kultura bereziak edo egoera sozioekonomiko larria izateagaitik. 

Historian zehar, gaigabeziak dituzten haurrak eskola arruntetik baztertuak izan baziren ere, egungo hezkuntza politikek haur horiek beste haurrekin batera eskolaratu eta hezitzearen aldekoak dira, euren gizarteratzea ahalbidetzeko. Eskolaz haraindi, hezkuntza bereziak familiaren baitan eta gizartean ere jardun behar du.

Aurrean aipatutako gaigabezien artean, multzo bakoitzean desberdinak desberdindu ditzakegu:

- Fisikoak: tratu txarrak eta hiperaktibitatea.
- Psikikoak: mugimendu ezintasuna, down sindromea eta autismoa.
- Zentzumenezkoak: ikusmen defizit-a, entzumen defizit-a.

Horiek izango dira, hala nola, aztertuko ditudanak. Horiez gain, beste hainbat daudela esan beharra dago, baina ohikoenak-edo aipatu berri ditudanak dira. Horien informazio orokorra eta interesgarria eskainiko dizuet, bideoak, eta baita IKTek gaixotasun horiekin duten lotura eta horiek eskeini ahal duten onuragarritasuna, izan ere, IKTekin horiek lotzea da blog honen helburuetako bat, egun hartzen duten garrantzia dela eta.


 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina