2014(e)ko abenduaren 26(a), ostirala

Adimen urritasuna

Adimen urritasuna, batzuetan, adimen-atzeratua ere deitua da, pertsona baten adimenaren mugak nahiz komunikatu eta bere buruaz arduratzeko arazoak jastzen dituen pertsona da. Adimen urriko haur batek, besteek baino garapen kognitibo eta ikaskuntza motelagoa izaten du eta hortik dator, adimen-atzeratasun terminoa. Batzuetan, atzeratasunarekin baera, gizaki normal batek izaten dituen zenbait trebezia ez garatzea ekar dezake. 

Adimen urritasuna duten haurrek, atzeratutako bilakaera izaten dute hezkuntzaren etapa honetan, alabaina, bilakaeraren eredu orokorrak adin bereko kideek dituztenen antzekoak dira. Atzerapen honek ezaugarri bat du; hots, ez diola eragiten arlo bakar bati soilik, garapen intelektual, afektibo eta sozialaren eremu guztiei baizik.

Askotan, estimulazio egokia emanez gero, berez izan beharko lituzketen bilakaera-ereduak eta erritmoak lortzen dituzte, gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko orduan atzeratuta dabiltzala baita arazo bakarra. Beste zenbaitetan ordea, nolabaiteko aurrerapenak lortu arren, aurrerantzean defiziten bat izango dute ziurrenik gaitasun intelektualean.

Sintomak


Sarritan adimen urritasuna duten haurrak, ez dira besteengandik desberdintzen adin gutxi dutenean. Hala ere, besteak baino motelagoak dira, astiroago ibiltzen dira eta hitz eta jaterako orduan ere modu lasaiagoan egiten dute. 

Adimen urritasun lebea duten haurrek irakurtzeko, idazteko eta matematika jakiteko gaitasuna izan ahal dute baina bestalde, adimen urritasun larria duten haurrek ezin izango dute garatu, oinarrizkoak diren zenbait gauza, esaterako, bainu bat hartzea edota jatea euren kabuz. Beraz, gaitasun oso mugatua dutela esan dezakegu.

Zer atsegin zaie?



  • Haien heldutasun-mailari egokitutako iharduerak  proposatuz gero, arras ongi erantzuten diete gizarte elkarreraginari eta ikaskuntzari.
  • Errazago ikasten dute hitzezko estimulazioarekin batera, ikusizko baliabideak erabiltzen baditugu, ikusizko errefortzuak lagungarriak baitira mezuak ulertzeko.
  • Gauzak ongi egiten dituztenean txalotzea atsegin zaie.
  • Edozein haurri bezalatsu, ekintza atsegin zaie, jolastea, objektuak arakatzea, batetik bestera ibiltzea. Kasu honetan ihardueren programak, denborak eta erritmoak moldatu behar dira, harik eta haurren heldutasun-mailara egokitu arte.


Zer eragozpen dituzte?

Eragozpen globalak dituzte, garapenaren arlo desberdinei eragin ohi dizkieten eragozpenak, alegia. Norbere gorputzaren ezaguera, koordinazio eta kontrol-alorreko atzerapenak dituzte. Kideekiko elkareragina bereziki nekeza irudituz gero, bakartzeko joera izan dezakete, gizarte-harremanak ahalbidetzeko neurriak hartu ezean. 

Gizarte ingurunearen eskakizunak antolatu eta ulertzeko erabiltzen dituzten estrategiak, arreta jarri eta norabaitera zuzentzeko estrategiak, informazioa antolatu eta jokabidea moldatzeko estrategiak ere atzeratuta egon daitezke. Ez da bitxi, beraz, atzerapen horiek eskolako zenbait iharduera burutzeko erari eragitea.

Esandakoa ongi ulertzeko gauza ez badira, arreta-azturak guztiz finkatu gabe badituzte edo proposatzen zaizkien eginkizuna oso zaila bada, motibazio eskasa izaten dute eskolako iharduerak direla eta. Atzeratuta dute, halaber, kontzeptuak eratzeko gaitasuna eta baita objektuen nahiz gertakarien arteko kategoriak, sailkapenak, erlazioak etab ezartzekoa ere.

Hizkuntzari dagokionez, ulermena eta adierazpena atzeratuta egon daitezke, batik bat, testuinguruak inolako laguntzarik ematen ez badie.


Nola lagundu diezaiekegu?


Normalean, egokiak izaten dira ikasgelaren antolamendua eta Haur-Hezkuntzaren 2. zikloko helburuak; dena den,edukiak eta iharduerak sekuentziatu egin beharko dira,

aldez aurretiko ikaskuntzak kontuan izanda.

Denbora luzeagoa eman behar zaie ikasteko eta ingurunea, objektuak, pertsonak, norbere gorputza, etab. interpretatu eta ulertu ahal izateko.

Haurren gaitasun-mailarekin bat datozen iharduerak planteatu behar dira, kontu handiz aukeratu behar dira eta sekuentzia sinpleetan zatitu. Laguntzeko, ondokoak bultzatu behar ditugu:
  • Norbere gorputzaren ezaguera eta espazioan moldatzeko gaitasuna.
  • Mugimenezko trebetasunak, estimulazio psikomotrizaren eta jolasaren bitartez.
  • Autonomia indartuko duten trebetasunak.
  • Objektu eta espazioen manipulazioa, esperimentazioa eta bereizketa.
  • Kontzeptuen eraketa, hala nola: berdinak diren gauzak elkartzea, objektuak, marrazkiak, lotoak etab partekatzea, formak tamainak, koloreak etab sailkatzea eta objektuak bereiztea erabileraren arabera, ezaugarrien arabera etab...




Adimen urritasuna eta teknologia

Adimen urritasuna pairatzen duten haurrek, beste pertsonek baino garapen urriago eta geldoagoa duten arren eskubide berdina dute teknologia berrien erabilera sustatzeko. Askotan, gauzak modu errazago batean egin daitezke ordenagailu edo tableten bidez, berak haur horiei honelako materialak erabiltzea komeni zaie betiere, haien beharretara egokituta eta horien erabileraren kontrol bat izanez.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina