Down sindromea
Azken
urteetan, amaren odolean umearekin DNA detektatzean oinarritutako teknikak
garatu dira, hala nola, umeakiaren sexua edo odol-taldea zein diren jakiteko. Baina
Down sindromearen kasuan, 21.kromosomaren gehiegizkoa kopia detektatu behar da,
eta hori erronka handiagoa zen. Izan ere, amaren odoleko umekiaren
DNA-kantitatea oso txikia da amarenarekin konparatuta eta laborategi gehienak,
ez dira gai kromosoma bat gehiago edukitzeak eragindako aldaketa detektatzeko.
Azido nukleikoen sekuentziazioan oinarritutako odol-azterketa baten bidez
detekta daitezke Down sindromea eta kromosomen azaldurekin lotutako beste
gaixotasun batzuk. Kaliforniako Standford Unibertsitateko ikertzaileek egindako
ikerketetan, teknika berri horiek erabateko eraginkortasuna izan dutela esaten
zuen.
Kaliforniako ikertzaileek amaren odoleko umekiaren RND mezularian aitarengandik
eta amarengandik jasotako sekuentzien proportzioa aztertu dute. Bietakoren
batean 21. kromosomatik eratorritako RNAren kantitatea bikoitza bada, horrek
esan nahi du umekiak kromosoma horren gehiegizko kopia bat duela. Kliniketan,
ohiko azkerketa bilakatzeko bide luzea falta zaio ere. Litzatekeena da, gaur
egum, Down sindromea detektatzeko egiten diren proba inbaditzaileak
ordezkatzea, amniozentesia esaterako.
Zein ezaugarri izaten dituzte?
OME-ren irizpideei jarraituz, aditu
gehienek, autismoa bizitzako hirugarren urtea baino lehen agertzen den
jokabide-multzo bezala ulertzen dute, umea garapen "normaletik" oso
bestelako bideetan barrena murgiltzen duten jokabide multzo bezala, hain zuzen.
- Garapen motrizean arazoak izaten dituzte
- Koordinazioan eta mugimenduetan zailtasunak dituzte maiz
- Atentzioa mantentzerako orduan zailtasunak pairatzen dituzte
- Entzumen urritasuna zenbait kasutan gertatzen da ere
- Hizkuntzaren garapenean atzerapenak ematen dira
- Memorizaziorako zailtasunak eta prozesu kognitiboak gauzatzeko zailtasunak dituzte
- Irudiak, soinuak baino hobeto prozesatzeko gaitasuna dute.
Zein eskuhartze egin daitezke honelako pertsonekin?
- Garapen motrizean izan daitezkeen arazoak direla eta, ariketa fisiko berezi eta ezberdinak egitea oso garrantzitsua da.
- Atentzioa mantentzeko ariketa desberdinak eta laguntza eskeintzea premiazkoa da.
- Informazioa, era bisual eta sonoroan emateak asko erreztuko du euren ulermen maila. Honen harira, geroago tekologia berrien eraginaz hitz egingo dugu gaixotasun honi dagokionez.
- Komunikatzerako orduan gorputz hizkuntzari eta zeinu eta keinueri garrantzia eman behar zaie.
- Sozializazioan arazorik somatzen bada, beste klasekideekiko harremanen kudeaketa eta sustatzea bideratu beharko litzateke, garrantzitsua baita.
Down sindromea eta teknologia
Down-sindromea
pairatzen duten pertsonek ere teknologia berrien erabilerara egokitzen dira,
askotan horiekin lan egiten dutelarik. Pertsona horiek lan bat aurkitzeko
zailtasunak izaten dituzte askotan, baina teknologia berrien erabilera ikasi
ezkero, zenbait lanetan posibilitate gehiago dituzte horiekin lan egiteko.
Bideo honetan Down sindromea duten pertsonak nolako erabilera egiten duten teknologien inguruan azaltzen dute modu argian. Haiek ere, horiek erabiltzeko eskubidea dutela ziurtatu behar dugu, batez ere gaur egungo gizartean, horien erabilera oso altua eta garrantzitsua delako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina