Hiperaktibitatea
TDAH lez ezagutzen dena da. Haurtzaroan izaten den
nahaste neurokonduktual ohikoena da. Horretan, bi faktore genetikoek bai
ingurumen faktoreek eta bai genetikoek dute zerikusia. Sintomak umetatik
agertzen dira eta gaixotasunaren ezaugarri nagusiak, batez ere, honakoak dira:
ariketa fisikoa areagotzea, inpultsibitatea eta arreta mantentzeko zailtasuna
izatea. Horretaz gain, gaitz hau pairatzen duten umeengan autoestima arazoak
ager daitezke eta gaixotasun honek, umearen pertsonarerteko harremanetan ere
eragina izango du.
Gaur egun hiperaktibitate eta rreta ezari buruz jende guztiak hitz egiten du, baina jende guztiak, arreta eza hiperaktibitatearekin lotzeko joera du. Diagnostikatutako ume gehienek nahaste konbinatu bat izaten dute arreta eza eta hiperaktibitatea barnean biltzen direlarik. Kasu batzuetan, sintomatologia lehenengoan edo bigarrenean bakarrik aurkezten da, arreta eza dagoela ohartu gabe, baina bai batzuei eta bai beste batzuei berdin izendatzen zaielñla jakin beharra dugu. Oso logikoa ez da gertatzen, baina ikuspegi diagnostikotik ikusita gutxienez horrela da, nahiz eta umearekin harremanetan dauden profesional eta pertsonak ondo ezagutu umeak dituzten ezuagarriak.

Nola jakin zure semea hiperaktiboa dela?
- Arreta eza antzeman dezakegunean (eskakizunei,
zereginei, jarraibideei, jarduerei...)
- Eskuak eta oinak larregi mugitzea
- Eserlekutik zutitzea
- Motore bat izango balu bezala funtzionatzen du
askotan
- Momentu ezegokietan salto eta korrikan aritu
- Askotan jolasteko zailtasunak dituzte
- Maiz larregi hitz egiten dute
- Erantzunak arinegi ematen ditu
- Txanda mantentzeko zailtasuna azaleratzen du
- Besteen jarduerak geldiarazten ditu edo tartean
sartzen da
Ezaugarri guzti hauek eta eskolatik jasotako
orientazio guztiak, gurasoak bideratzeko baliagarriak dira, baina ondoren,
profesionak batetara jo behar izango dute balorazio, orientazio eta tratamendu
egoki bat emateko. Gurasoek, umea tratatzen duen profesionalak ematen dituen
jarraibideak, gogorki bete beharko dituzte. Lanari ikuspegi familiarra ematea
gomendagarria izaten a, etxean ematen baitira egoera erreal eta naturalenak.
Gurasoek ere, erantzun batzuk aldatu beharko dituzte eta horrela, semearekin jokaera
desberdina eta egokiagoa izango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina