Autismoa
Gaur egun, eta OME-ren irizpideei
jarraituz, aditu gehienek, autismoa bizitzako hirugarren urtea baino lehen
agertzen den jokabide-multzo bezala ulertzen dute, umea garapen
"normaletik" oso bestelako bideetan barrena murgiltzen duten jokabide
multzo bezala, hain zuzen. Leo Kanner-ek sindrome hau deskribatu zuenetik,
45 urteotan autismoaren kontzeptuak interpretazio desberdinak eduki ditu, eta
honek, nahaste borraste handia sortu du.
Sintomak
- Gizarte-harremanerako
ezintasuna duten umeak izan ohi dira. Ez zaie kontaktu edo ukipen fisikorik gustatzen. Ez dute lagunarteko
irribarrerik, ezta kanpoko edo arrotzenganako beldurrik ere.
- Mintzaira-garapenean
atzerapenak eta transtornoak eduki ohi dituzte.
- Beren jostailuak
erabiltzen ikasi ez duten umeak dira.
Ez dute fantasia batere lantzen eta beren jolasak suntsikorrak (apurtzaileak)
dira; monotonoak, errepikakorrak.
- Estimulu sentsorialekiko erantzuna
ere alteratua eduki ohi dute ume hauek. Ume autista berberak, une
diferenteetan, desberdin erantzungo dute estimuluei (argie, soinuei, usainei,
etab-ei), bat ere ez batzuetan eta ikaragarri beste batzuetan. Zenbaitetan,
txoratuta bezala egongo dira horien aurrean. Bestetan berriz, ikusi edo antzeman
ere ez dituztela dirudi.
- Beren garapena ez da
harmonikoki koordinatzen. Ume
hauengan garapenaren 3 faseen (motorearen, ezagutzaren eta sozialaren)
koordinazio normala ez da burutzen. Ume hauek garapen-mailak gorabehera handiak
ditu, zenbait kasutan ume horiek beren adinari dagokiona baino maila altuagoan
egoten direlarik.
Haurtzaroko gaixotasuna izanik, bere sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira, adin horretan umeek beren gizarte mailako portaera erabat finkatzen hasiak baitira, baina autisten gurasoak lehenagotik hasi dira konturatzen bere umea "berezia" dela. Ume autistek onegiak izan ohi dira, ia inoiz ez dute negarrik egiten edo ez dira urduritzen eta beren sehaskan luze egon daitezke lasai, bakarrik egon arren. Beren gurasoen aurrean "distraituta" bezala egoten dira eta ez die haien maitasun-ekintzei erantzuten.
Mintzaira problemak, gutxi asko grabeak, edukitzen dituzte ume autistek. Batzuetan, mintzaira ez da batere garatzen, beste batzuetan berriz, umea hitz egiten hasten da baina 2 urte beteta, hortxe geratzen da ez atzera ez aurerra. AUtismoan, oso tipikoa da beste pertsona batek esandako hitzak edo esaldiak umearen adinaren arabera automatikoki errepikatzea. Mintzairak ongi eboluzionatzen duen kasuetan ere, ez da normal garatzen eta hizkera monotonoa izan ohi da.

Ume autisten beste ezaugarri bat gauza eta tresnenganako interesa da. Beren
ingurugiroa konstante, beti berdin, mantentzea gustatzen zaie. Edozein
aldaketak larritasun eta estutasun handia sortzen die. Beren portaeraren alor
honek asko mugatzen ditu, behin eta berriz errepikatzen dituen jokabide eta
erritmo-multzo mugatu batzuk soilik bereganatzen dituelako.
Autismoaren arrazoi zehatza ezagutzen
ez denez, gaixotasun honentzat ez dago tratamendu espezifikorik, baina
frogatuta dago ume autistek heziketa berezia eskaintzen zaienean asko hobetzen
direla.
Gaur egun, oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta arrazoiak. Hasieran, ikertzaileek haurrarekiko maitasun-faltagaitik sortzen zela uste zuten. Baina azkenaldi honetan, kasurik gehienetan sustrai organikoren bat, genetikaren arlokoa badela onartzen da. Horren adibide da lau autistetatik hiru mutikoak eta bakarra neska izatea.
Pronostikoari dagokionez, askoz ere hobea da bost urterekin beste pertsonekin komunikatzeko modua duen autistarena, mintzaira bidez inolako harremanik lortu ezin daikeen umearen baino.

Zer atsegin zaie?
Hitzezko
komunikazioari edo gizarte-komunikazioari dagozkien gaitasunak
ezinbestekoak ez diren iharduerak atsegin zaizkie, hala nola,
parekatzea, elkartzea, manipulatzea eta eraikitzea besteak beste.
Haur autista batzuei zenbait trebetasun dute, hau da, irakurtzeko eta idazteko gai dira, zenbaki alorreko trebetasunak dituzte eta baita oroimen mekanikoa.
Haur autista gehienentzat, oso atsegingarria da musika. Hori horrela, iharduera hori guztiz baliagarria izan daiteke eskolan erabiltzeko eta espazioa eta denbora egituratzeko laguntza gisa.
Komunikazioa eskasa izanik, komunikaziorako gaitasun-maila altua eskatzen duten ihardueretan errendimendua txikiagoa da.
Nekez burutzen dituzte jolas sinbolikoak, egoerak imajinatu eta rol desberdinak hartu behar baitituzte. Jokabide arazoak gizarte-gaitasunik ez dutelako eta oinarrizko autonomi azturak berandu eskuratzen dituztelako.
Denbora antolatzeko eta inguruneko hizkuntz klabeak ulertzeko eragozpenak dituzte, halaber, gertakariak iragartzeko, besteen emozioak eta adierazpenak ulertzeko eta beste batzuetarako.
Azkenik, beste pertsona bati kasu egiteko eta elkarreraginak burutzeko elkarren objektu bati begiratzeko, gauza bat atsegin zaien ala ez adierazteko eta abarrerarko eragozpenak dituzte.
Haur autista batzuei zenbait trebetasun dute, hau da, irakurtzeko eta idazteko gai dira, zenbaki alorreko trebetasunak dituzte eta baita oroimen mekanikoa.
Haur autista gehienentzat, oso atsegingarria da musika. Hori horrela, iharduera hori guztiz baliagarria izan daiteke eskolan erabiltzeko eta espazioa eta denbora egituratzeko laguntza gisa.
Zer nolako eragozpenak dituzte?
Haur autsitek, gizarte garapenerako eta komunikaziorako eragozpenak dituzte. Gaitasunik ez dutenez, eragozpenak dituzte imitatzeko, besteek pentsatzen dutena ulertzeko eta inguruneko gizarte arauak ulertzeko.
Nekez burutzen dituzte jolas sinbolikoak, egoerak imajinatu eta rol desberdinak hartu behar baitituzte. Jokabide arazoak gizarte-gaitasunik ez dutelako eta oinarrizko autonomi azturak berandu eskuratzen dituztelako.
Denbora antolatzeko eta inguruneko hizkuntz klabeak ulertzeko eragozpenak dituzte, halaber, gertakariak iragartzeko, besteen emozioak eta adierazpenak ulertzeko eta beste batzuetarako.
Azkenik, beste pertsona bati kasu egiteko eta elkarreraginak burutzeko elkarren objektu bati begiratzeko, gauza bat atsegin zaien ala ez adierazteko eta abarrerarko eragozpenak dituzte.
Bideo honetan, neskatxo bat bere nebaren historia kontatzen du, hala nola, autsimoa duen nebarena. Lehenengo pertsonan, familia batek nola bizitzen duenaren isla agertzen da, alegia.
Gaixotasun honekin diagnostikatuta dauden haurren artean %30-a lenguaiarekin arazoak zituen. Ikerketa honen ikertzaileek datu horren aurrean, 20 hitz baino gutxiago ulertzen zuten 5-8 urteko haur batzuk hartu zituen aztergai. Horiekin iPad-ak erabili zituzten ohiko tratamenduaz gain. Lehenengo 3 hilabetetan, ikertzaileek haurrak bi taldetan banatu zuten: tablet-ak erabiltzen zituztenak eta erabiltzen ez zituztenak. Lehenengo taldekoek %78-an hobetu zuten haien gaitasuna eta bigarren taldetik ordea, %62-ak baino ez.
Ikerketaren bigarren fasean, tablet-a erabili ez zuten haurrek tratamendu honetara egokituak izan ziren. Argi eta garbi gelditu zen horien aurrerakuntza ere, nahiz eta hasieratik teknologiak erabili zuten haurrek baino garapen txikiagoa izan zuten.
Ikerketa horren ondorioz, tablet-ak eta orokorrean teknologia guztiak, autismoan batez ere zuen onuraz konturatu ziren, teknologia edo trena horien erabilera egokia, alegia.
Nola lagundu
diezaiekegu?
- Ikasgela arruntean laguntzak eman behar dizkiegu.
- Ikasgelan behar diren aldaketa eta egokitzapen guztiak egin behar ditugu, bertatik arazorik gabe ibiltzeko jarraipide, gako eta informazioak azaldu behar dizkiegu, alegia.
- Egunean zehar burutu beharreko ihardueren denbora sekuentziak ahalik eta garbien adierazi behar dizkiegu, argazkiak edo marrazkiak erabilita.
- Ondoko arloak landu behar ditugu: elikadura, garbitasuna, esfinterren kontrola eta integrazioa.
- Eginkizunak burutzen ari direla kontzentratzen ikasteko, iharduera laburrak, ongi egituratuak eta argiak proposatu behar zaizkie.
- Objektuak behar bezala erabiltzen eta arakatzen lagundu behar zaie.
- Beste pertsona batekin batera zerbaiti arreta jartzeko aukerak indartu behar ditugu.
- Ingurunearen ulermena eta gizarte-erantzunak hobetzen saiatu behar dugu.
- Familiarekin eta haurren heziketan parte hartzen duten pertsonekin koordinatuta egon behar dugu.
Autismoa eta
teknologia
Azken urteotan asko argudiatu da
teknologiaren erabileraz haur txikiengan. Baina garrantzitsua da jakitea,
tresna baliagarria dela askotan. Haurrentzat, tablet-ak tresna elektroniko
gustokoenak dira hauen erabilera erraza eta anitzagaitik. Tresna horiekin,
jolastu eta gainera, gauza piloa ikasi ahal dute, pelikula edo bestelako
edukien bidez.
Kaliforniako Unibertsitateak egindako
ikerketa baten arabera, tresna teknologikoen erabilera, zeharo ahalbidetzen du
haur autisten hezkuntza. Horien bidez, haur horiek, memoria landu ahal izango
dute, ulermena baita motibazioa ere. Ikerketa honek, haur autisten bizitzan
teknologiak duen garrantzia bermatu zuen, hauen erabilera, alegia.
Gaixotasun honekin diagnostikatuta dauden haurren artean %30-a lenguaiarekin arazoak zituen. Ikerketa honen ikertzaileek datu horren aurrean, 20 hitz baino gutxiago ulertzen zuten 5-8 urteko haur batzuk hartu zituen aztergai. Horiekin iPad-ak erabili zituzten ohiko tratamenduaz gain. Lehenengo 3 hilabetetan, ikertzaileek haurrak bi taldetan banatu zuten: tablet-ak erabiltzen zituztenak eta erabiltzen ez zituztenak. Lehenengo taldekoek %78-an hobetu zuten haien gaitasuna eta bigarren taldetik ordea, %62-ak baino ez.
Ikerketaren bigarren fasean, tablet-a erabili ez zuten haurrek tratamendu honetara egokituak izan ziren. Argi eta garbi gelditu zen horien aurrerakuntza ere, nahiz eta hasieratik teknologiak erabili zuten haurrek baino garapen txikiagoa izan zuten.
Ikerketa horren ondorioz, tablet-ak eta orokorrean teknologia guztiak, autismoan batez ere zuen onuraz konturatu ziren, teknologia edo trena horien erabilera egokia, alegia.
Autismoa, teknologia berriekin lotura izatea lortu
dugu azken urteotan, hain zuzen, horiek autismoa pairatzen dutenen artean oso
tresna baliagarria bilakatu da haien gaitasunei egokitzeko eta haien
beharrizanak modu batean asetzeko.
Bideo honetan,
oso modu argian azaltzen dute, teknologia berri horien autismoarekin
duen erlazioa eta nola baliabide positiboa izan daitekeen gaixotasun hau
pairatzen duten pertsonentzat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina