2014(e)ko abenduaren 26(a), ostirala

Mugimendu ezintasuna

Ume batek mugimendu ezintasuna duela esan dezakegu, bere gorputzeko goiko edo beheko zatiek ez dutenean behar bezala garatzen lortzen. Nerbio sisteman lesio bat sufritzen duten haurrek pairatzen dute ezintasun hau. Beraz, haur hauek, ez dute objektuak manipulatzeko gaitasun berbera beste gauza batzuen artean.

Mugimendu-ezintasunaren iturburu nagusia, nahaste konplexu ugari sortzen duten mota askotako disfuntzioak dira. Lesioaren larritasunaren araberakoak, sortutako unearen araberakoak eta lesionaturiko gorputz-atalaren araberakoak dira mugimendu-ezintasunak. Oro har, ondokoak dira mugimendu-ezintasunaren eragile nagusiak: gihar eta artikulazioetako alterazioak (distrofia), gihar motoreetako eta bizkarrezur muineko alterazioak eta garuneko alterazioak.

Gehienetan, gorpuzkerari, mugimenduari eta autonomia pertsonalari eragiten diete nahasteek, oreka-arazoak, mugimendu finak eragiterakoan halako trakestasuna, ukimenaren alterazioak, esfinterraren kontrol eza etab sortzen dituztelarik.

Nahasteak larriagoak izanez gero, ibiltzeko, objektuei oratzeko eta hitz egiteko gaitasunak kaltetuta ager daitezke, are gehiago, hitz egiteko gai ez izatea gerta daiteke.

Kasu arinetan, bestalde, mugimendu iharduera guztiak burutu daitezke.

Sintomak


  • Mugimendu ezintasuna pairatzen duten haurrek sistema motorean desnibela izaten dute.
  • Nerbio sisteman gorabeherak izaten dituzte.
  • Kontrol zefaliko ezaren ondorioz, zentzumenak ondo manaiatzeko arazoak izan ahal dituzte.
  • Hotsak esateko arazoak izaten dituzte maiz eta batzuetan sistema bereziak behar dituzte komunikatzeko.
  • Mugitzeko eta ibiltzeko ezintasuna
  • Ikasteko eta arrazionalismo gaitasun txikiagoa dute
  • Afekzio fisikoaz gain, psikologikoki desorekatuta egon daitezke, esaterako besteengandik jasotako tratuagaitik.


Zer atsegin zaie haur horiei?

Mugimendu ezintasuna duten haurren kasuan, garrantzitsua da oso besteekin batera heziak izateko aukera izatea, hots, giro normalizatu batean jolastu, ikasi eta bizitzea. Kasu askotan, mugimendu ezintasuna duten haurren gaitasun intelektualak guztiz normalak dira eta nahiko ongi uler dezakete hizkuntza eta baita haien inguruan gertatzen dena, zerbait aditzera emateko orduan edo modu ulergarrian adierazterakoan arazoak izan arren.

Eginkizunak era egokian aurkeztu eta ongi egin ditzaketenean, guztiz erreakzio positiboa izaten dute lortutako arrakasten aurrean.

Jolasetan parte hartu eta gozatu dezakete eta harremanak izan ditzakete ikaskideekin, giro mugatuan ez badaude eta elkarreragin aberasgarri ugari burutzeko aukera ematen bazaie, batik bat.

Zer eragozpen dituzte?


  • Nekez kontrolatzen dituzte mugimenduak.
  • Askotan ezin dituzte giharrak lasaitu ez eta atsedenetan daudenean ere.
  • Espazioa antolatzeko eta ekintza segitu bat burutzeko zailtasuna.
  • Begien mugimendu automatikoak koordinatzeko arazoak ere izan ditzakete, ikaskuntza prozesu motelakoa jasango dute, alegia.
  • Hitz egiteko eragozpenak dituzte.
  • Elkarreragin gutxiago izan ohi dituzte ingurune fisiko eta sozialarekin.
  • Irakurtzeko eta idazteko zailtasunak dituzte.
  • Pertzepziozko eta zentzumenezko esperientzia asko nolabait galarazita dituzte eta ezin dute espazioaren, denboraren eta objektuen ezaugarrien gaineko oinarrizko kontzeptuak behar bezala eratu.

Nola lagundu diezaiekegu?

Autonomia bultzatu behar da, mugimenduak eta gorpuzkera kontrolatzeko bidea emanez. Gainera, duten iharduteko erritmo motela errespetatu behar dugu eta behar duten denbora utzi, hots, erantzun arte itxaron, egoera aldez aurretik eta gure kasa ebazten saiatu gabe.

Hitz egiteko gai diren haurren hizkuntz ahalmenak erabili eta bultzatu behar ditugu, edukin desberdinak ikasteko modua emateko asmoz, artikulazioan, entonazioan, erritmoan eta abarrean egindako akatsei jaramonik egin gabe.



Mugimendu ezintasuna eta teknologia

Mugimendu ezintasuna sufritzen duten haurrek, erreabilitazio mota desberdinak egin behar dituzte, haien mailaren arabera. Haiek,  neurri batean, pertsona arrunt batek egin dezakeen guztia burutzeko laguntza eskeini behar zaie alegia. Horretarako, badaude erreabilitazio horiek laguntzen duten tresna teknologikoak. Berriro ere, onura bat suposatzen dute gaixotasun batentzat, hau da, komenigarria da tratamendua edo danadalakoa honeekin batera nahastea.

Bideo honetan, modu argian agertzen dira, aipatutako tresna baliagarri horiek, esaterako arratoi baten adibidea jartzen da, zeinek laser baten bidez mugimedu ezintasuna duten haurrei lagungarri suertatzen zaion.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina